Ongi Etorri Gure Txakolindegira
Talai-Berri txakolindegia Zarautzen dago, ‘Getariako Txakolina’ Jatorrizko
Deitura osatzen duten hiru herrietako batean. 1992 urtean eraikia, Talai Mendiko
malda eguteratsuenetan kokatua dago eta hamabi hektarea mahasti ditu inguruan.
Bixente Eizagirre, txakolindegiaren ugazaba, mahasti zale familia bateko laugarren
belaunaldikoa da eta bertan lan egiten duten Onditz eta Itziar alabak, berriz,
bosgarren belaunaldikoak.
Online Denda
Denda birtualean Talai-Berri txakolindegian egiten diren produktuak eros ditzakezu.
Eskura dituzu baita ere inguruko beste hainbat produktu bereiziekin eta txakolinarekin
osatutako eskaintzak ere.