Menu
Saskia

Enoturismoa

Enoturismoa
Enoturismoa
Enoturismoa
Enoturismoa
Enoturismoa

UPATEGIRA BISITA

Talai Berri txakolin-upategia bisitatzean, familiako 5. belaunaldiko ahizpetako batek txakolinaren sekretu guztiak azalduko dizkigu. Bisitaren ostean, terrazan, 12 hektarea mahastiz inguraturik, Talai Berri txakolina eta Eusko Label kalitatezko produktuak dastatuko ditugu, hala nola Ibarrako Piperrak, Idiazabal Gazta, Hegaluzea eta Basatxerri Txorizoa. Amaitzeko, Hondarrabi Zuri mahatsez ekoizturiko  TTANTTA ozpinak, eta Mari Zuri eta Mari Gorri vermouthak dastatzeko aukera izango dugu.


  • Ordutegia: ostiral eta larunbatetan 11: 00etan, jaiegunetan izan ezik. Erreserbarekin
  • Prezioa: 18 €/ pertsoneko
  • Bisita pribatuak: aldez aurretik deitu
  • Enpresen bilerak: aldez aurretik deitu
  • Aparkaleku pribatua
  • Doako wifia
  • Salmenta zuzena upategian
Enoturismoa
Enoturismoa
Enoturismoa
Enoturismoa

UPATEGIRA BISITA FAMILIAN

Familiei zuzenduriko bisita hauetan txakolinaren sekretu guztiak ezagutuko ditugu Tumatxa komikia bidelagun harturik. Horretazgain, etxeko txiki eta ez hain txikiek, lehen sektoreak eta bertako produktuek guregan eta ingurumenean duten garrantziaz jabetzeko aukera izango dugu. Ondoren, terrazan, 12 hektareaz inguraturik, Talai Berri txakolina eta Eusko Label produktuez osaturiko dastaketa izango dugu, txikientzat berriz, etxeko mostoa.


  • Ordutegia: Asteazkenetan 11 tan, jaiegunetan izan ezik. Erreserbarekin
  • Prezioa: 18 €/ pertsoneko, haurrak 9 €
  • Bisita pribatuak: aldez aurretik deitu
  • Enpresen bilerak: aldez aurretik deitu
  • Aparkaleku pribatua
  • Doako wifia
  • Salmenta zuzena upategian