¡Su cesta está vacía!
Talai Berri upategi txiki eta familiar bat da, kalitate goreneko produktuak ekoiztea helburu harturik eta bere produkzio bolumen txikiari esker, nekazaritza munduaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren alde gogotsu diharduena.
Gure Txakolinaren Talai Berri upeltegia Zarauzko mendi-hegal eguzkitsuenetan dagoen enpresa txiki eta familiarra da.
Ingurune pribilegiatu honetan 12 hektarea mahasti ditugu, eta txakolina berezko nortasunarekin eta kalitate-bermearekin egitearen aldeko apustua egiten dugu, tradizioa eta modernitatea uztartuz.
UPATEGIRA BISITA
Ezagutu gure upategia eta nola ekoizten dugun txakolina. Ondoren txakolin eta bertako produktuen dastaketa egingo dugu terrazan.
UPATEGIRA BISITA FAMILIAN
Famili bisita honetan, txakolinaren sekretuak ezagutzeaz gain, lehen sektoreak eta bertako produktuek duten garrantziaz jabetzeko aukera izango dugu.
Online dendan Talai-Berri txakolin upategian egiten diren produktuak eros daitezke.
Era berean, txakolindegiko produktu desberdinez osaturiko kutxak erosteko aukera dago, botilak bakoitzaren gustura konbinatuz.
Talai Berri Txakolin Zuria, Txakolin Beltza, Txakolin Rose, Uxuala, Vermouth, Ozpina.