Menu
Saskia

Jatorrizko Deitura Getariako Txakolina

Ardogintzaren sektorea berritzeko eta eguneratzeko prozesu luze baten ondoren, 1989 urtean Eusko Jaurlaritzak GETARIAKO TXAKOLINA izeneko Jatorrizko Deitura onartu zuen (1989ko irailak 21ko Agindua) eta gauza bera egin zuen 1990 urtean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministeritzak ere (1990ko apirilaren seiko Agindua.

GETARIAKO TXAKOLINA Jatorrizko Deituraren zigilua txakolingile bakoitzaren etiketan jarrita dago, baita serie kontrolatuko zenbaketaren prezintu zigilatuan ere: horrek mahatsen jatorria eta txakolingintzaren kalitatea bermatzen ditu.

Bixente Eizagirre (Talai Berri Txakolina) Jatorrizko Deituraren eragile eta bultzatzailea izan zen, horrela Deituraren bermea emanez bere arbasoek eta beraxek egindako lanari.

Jatorrizko Deituraren orri ofiziala: www.getariakotxakolina.com

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazio-esperientzia eta zerbitzu hobea emateko. Hemendik aurrera, leku honetan nabigatzean (edozein estekatan klik egitean), cookien erabilera onartzen duzu. Gure pribatutasun-politika kontsulta dezakezu cookie-ak zergatik erabiltzen diren jakiteko.