Menu
Saskia

TALAI BERRI TXAKOLINA

TALAI BERRI TXAKOLINA
TALAI BERRI TXAKOLINA

Talai-Berri txakolin zuria bertako bi mahats-klaseekin egiten da: Hondarrabi Zuria (mahastiko ehunetik laurogeita hamarra) eta Hondarrabi Beltza (ehuneko hamarra).

Ardo gaztea da, txinpartatsua. Graduazio neurritsuduna du (10.5º - 11.5º).Bere-berea duen garraztasuna ere ezaugarri ahaztezina du. Hori-berde kolorekoa, itxura argitsukoa, burbuila fin esanguratsua. Usain jori frutatsuak ditu eta oroitarazten du belar moztu berriaren usaina ere. Dastatzerakoan, ardo zuri lehorra, orekatua eta gorpuzduna dela ohartzen gara. Dastapen-hondarrek halako ezaugarri frutatsu batzuk itzultzen dizkigute.

Urteari urte, halako txakolin bat lortzeko, Talai-Berrik metodo tradizionalak erabiltzen ditu baliabide tekniko aurreratuenekin. Halatan, eta ez da adibide bat besterik, Talai-Berri aitzindari izan zen bai mahatsen hautapen-mahaia erabiltzerakoan eta baita bilketa-kaxen garbiketa prozesuan ere.

    9,00€
    Sin impuestos: 9,00€

    Opciones disponibles

    Comprar
    Kutxetan uztar ditzake upategian egiten diren produktu guztiak: