Menu
Saskia

TTANTTA OZPINA

TTANTTA OZPINA
TTANTTA OZPINA

TTANTTA OZPINAREN DASTAKETA

Ozpin gaztea da, ondu gabea. Horregatik, ardoa ozpin bihurtu bezain laster, botilatan gordetzen da, freskotasuna eta indarra gorde ditzan.
Kolore hori zurbila du. Usaintzerakoan, Hondarrabi Zuri barietatearen usain frutatsuak nagusitzen dira, eta ahoan, aldiz, garraztasuna indartsua da, ez erasokorra, eta ezaugarritxo zitriko batzuk dituena.


TTANTTA OZPINA

TTANTTA izeneko ozpina eta gazi-gozoa egiterakoan, arreta handiko metodo astiro bat jarraitu da, helburu nagusia lortzeko: jatorrizko ardoaren ezaugarriak errespetatzea eta osagai lurrunkorrak gordetzea, gaur egun erabiltzen diren hartzidura azkarreko metodoak saihestuz. 150 urteko esperientzia du Schützebach izeneko metodo tradizional honek. Hondarrabi Zuri barietateko ardoa hartu eta, astiro-astiro baina etenik gabe, ozpintze-prozesuari ekiten zaio bakteria ozpingarrien geruza txirbiltsu batetik pasaraziz, aldi berean, baina kontrabidean, modu naturalean eragindako aire-korrontea pasatzen delarik.

Horixe da metodorik egokiena TTANTTA bezalako ozpin eta gazi-gozo goratsuak egiteko. Hartarako, denbora eta errendimendua sakrifikatzen dira, osagarri organoleptikoen mesedetan.


    4,70€
    Sin impuestos: 4,70€

    Opciones disponibles

    Comprar
    Kutxetan uztar ditzake upategian egiten diren produktu guztiak: