Menu
Saskia

TTANTTA GAZIGOZOA

TTANTTA GAZIGOZOA
TTANTTA GAZIGOZOA

TTANTTA GAZI-GOZOAREN DASTAKETA

Ozpin urtetsua da, frantses haritzarekin egindako barriketan ondua. Egurrak usain bere-bereak ematen dizkio, eta horri esker, gazi-gozoak perfekzioa eta sotiltasun goratsua lortzen ditu.
Urre zaharraren kolorekoa, usainen eragin sendoa du. Dotorezia handiko usain klasikoak eskaintzen ditu, oso frutatsua da, leun freskoa du gorputza, eta garraztasunari ondo doakion gozotasun halako baten ukitua du.

TTANTTA OZPINA, TTANTTA GAZI-GOZOA

TTANTTA izeneko ozpina eta gazi-gozoa egiterakoan, arreta handiko metodo astiro bat jarraitu da, helburu nagusia lortzeko: jatorrizko ardoaren ezaugarriak errespetatzea eta osagai lurrunkorrak gordetzea, gaur egun erabiltzen diren hartzidura azkarreko metodoak saihestuz. 150 urteko esperientzia du Schützebach izeneko metodo tradizional honek. Hondarrabi Zuri barietateko ardoa hartu eta, astiro-astiro baina etenik gabe, ozpintze-prozesuari ekiten zaio bakteria ozpingarrien geruza txirbiltsu batetik pasaraziz, aldi berean, baina kontrabidean, modu naturalean eragindako aire-korrontea pasatzen delarik.

Horixe da metodorik egokiena TTANTTA bezalako ozpin eta gazi-gozo goratsuak egiteko. Hartarako, denbora eta errendimendua sakrifikatzen dira, osagarri organoleptikoen mesedetan.

    6,20€
    Sin impuestos: 6,20€

    Opciones disponibles

    Comprar
    Kutxetan uztar ditzake upategian egiten diren produktu guztiak: