
TTANTTA OZPINAREN DASTAKETA
Ozpin gaztea da,
ondu gabea. Horregatik, ardoa ozpin bihurtu bezain laster, botilatan
gordetzen da, freskotasuna eta indarra gorde ditzan.
Kolore hori
zurbila du. Usaintzerakoan, Hondarrabi Zuri barietatearen usain
frutatsuak nagusitzen dira, eta ahoan, aldiz, garraztasuna indartsua da,
ez erasokorra, eta ezaugarritxo zitriko batzuk dituena.
TTANTTA OZPINA
TTANTTA
izeneko ozpina eta gazi-gozoa egiterakoan, arreta handiko metodo astiro
bat jarraitu da, helburu nagusia lortzeko: jatorrizko ardoaren
ezaugarriak errespetatzea eta osagai lurrunkorrak gordetzea, gaur egun
erabiltzen diren hartzidura azkarreko metodoak saihestuz. 150 urteko
esperientzia du Schützebach izeneko metodo tradizional honek.
Hondarrabi Zuri barietateko ardoa hartu eta, astiro-astiro baina
etenik gabe, ozpintze-prozesuari ekiten zaio bakteria ozpingarrien
geruza txirbiltsu batetik pasaraziz, aldi berean, baina kontrabidean,
modu naturalean eragindako aire-korrontea pasatzen delarik.
Horixe da metodorik egokiena TTANTTA bezalako ozpin eta gazi-gozo
goratsuak egiteko. Hartarako, denbora eta errendimendua sakrifikatzen
dira, osagarri organoleptikoen mesedetan.




